Selecciona tus entradas
Descripción del evento
Bakardade lagunduak existitzen dira? Eta bakarrizketa lagunduak? Horixe da “Postdatarik gabeko gutunak”; bakarrizketa lagundu bat.
Mikelek 5 urte eman ditu preso, eta ordubete geratzen zaio bizimodu berri bat hasteko. Ordubete hau inoiz parez pare ezagutu ez duen igorle misteriotsu bati eskainiko dio. Izan ere, azken hilabetetan gutun misteriotsu batzuk jaso ditu bere burua identifikatu ez duen norbaiten partetik. Eskutitz guztiek ezaugarri bera dute; postdataren lekua hutsik uzten du idazleak.
Charlotez jantzitako pianista mutu baten laguntzaz, bere bizitzaren errepaso bat egingo du jasotako gutunak gogoratuz, igorle misteriotsua nor den jakin arte.
Política de acceso
En este caso el promotor no ha especificado la política de acceso a menores, si tienes cualquier duda te animamos a que te pongas en contacto directamente con él.